Leloaren sortzailea: Ekaitz Goikoetxea
“Begi eman esapideak hainbat adiera ditu euskaraz elkarrengandik hurbil egon daitezkeenak: begiratu, erreparatu… eta baita aintzat eta kontuan hartu ere. Edozeini eman diezaiokezunik ederrena zure begiak dira, zure begirada, eta ikusi beharrekoa ikusteko begiei ere tarteka buelta ematea komeni denez, eta hitzek ere horretarako aukera ematen dutenez, begi eman esapidetik eman begirako bidea urratu nahi izan dut begiri indarra emateko.”
Diseinuaren sortzailea: Enara Conde
“Proposatutako leloa ’eman begi!’ zen, begiradarekin eta, nolabait, ikuspuntu aldaketarekin erlazionatutako leloa. Nire proposamenean ideia hori ilargiaren faseekin lotu dut, baina ilargia erabili beharrean begi bat erabiliz. Begi hori segun ze fasetan dagoen, gauza batzuk edo beste batzuk ikus ditzake. Batzutan argiago, beste batzuetan zailtasunekin. Hori guztia ixteko, Naizen elkarteak erabili ohi dituen koloreak erabili nituen.”